Oñatiko udala

Kategoria eta ardura maila ezberdineko 20 plaza jaso dira udalaren 2019ko Lan Eskaintza Publikoan

2019/01/20
Card image cap
13, funtzionario izaera duten lanpostuak dira eta 7, laboral izaerakoak

  2018an zehar hutsik geratu diren plazak eta 2019ra begira sortzea erabaki zen teknikari plaza berriaz gain, 2016ko lan eskaintza publikoan onartu baina oraindik bete ez diren plazak bildu dira 2019ko udaleko lan eskaintza publikoan. Horrek ez du esanahi guztiak betetzeko prozesuak aurten abian jarriko direnik, baina bai, betetzen joatea aurreikusten dela. Gobernu Batzarrak urteko lehen bileran onartu zuen 2019ko lan eskaintza publikoa. Hau egikaritzeko hiru urte daude.

  Kategoria eta ardura maila ezberdina duten plazak dira lan eskaintza publiko horretan bildu direnak. Funtzionario izaeraz beteko diren 13 plaza aurreikusten dira, horietako lau administratibo plazak dira, beste lau arlo ezberdineko erdi mailako teknikariak, teknikari laguntzaile plaza bat. administrari laguntzaile bat eta aparteko zerbitzuak  moduan katalogatuta dauden udaltzain edo laguntzailetarako beste bi plaza. Laboral izaerako beste 7 plaza ere betetzea aurreikusten da, baina kasu honetan, C2 taldeari dagozkion plazak direla zehazten da soilik.

  2018an zehar lau lanpostu hutsik geratu ziren, esan bezala: udaltzain, kirolegiko harrelari, kiroldegiko mantenu teknikari eta brigadako pioi gidari lanpostu bana. Udalbatzak gainera, 2019an Berdintasun teknikari plaza sortzea onartu zuen. 5 lanpostu horiek 2019ko Lan Eskaintza Publikoan jaso dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!