Kata lanak egiten hasi da Arantzazuko Ama kalean Gipuzkoako Urak enpresa

2015/09/17
Card image cap
Tarteka, errail mozketak izango dira eta bidea txandaka emango da Elkar Hezi ikastetxea eta Roke Azkuneko errontonda bitartean

  Arketak aztertu eta katak egiten hasi dira gaur goizean Gipuzkoako Urak enpresako langileak Arantzazuko Ama kalean, konkretuki, Roke Azkune pareko biribilgunetik Elkar Hezi ikastetxera bitartean. Lanak, lau egunez luzatuko dira, gaur, bihar eta datorren astelehen eta asteartean. Trafikoari ahalik eta eragin txikiena egiten saiatuko dira, baina zenbait arketa eta erregistro errepidean daudenez, tarteka, errail mozketa txikiak egingo dira. Hala gertatzen denean, ibilgailuei bidea txandaka emango zaie.

  Azpimarratzekoa da mozketa garrantzitsuagoa gertatuko dela kata lanak Roke Azkune pareko errotonda ondoan dagoen isleta edo triangeluan hasten direnean. Orduan bai, Natratik behera datorren erraila moztuko da eta ondorioz, ibilgailu guztiek gorantz, saihesbiderantz egin beharko dute, bai Bidebarrieta kaletik doazenek eta baita Eroskiko aparkalekutik irteten direnek ere. Guztiek gorantz hartu beharko dute eta herrira sartzeko Jaumendiko biribilgunetik behera edo beste sarreraren batetik bideratu beharko dute. Errail mozketa hori noiz egingo den zehaztu gabe dago baina seguruenera, datorren astean gauzatuko da.

  Arantzazuko Ama kale inguruko lanok gaur bertan hasi dituzte eta trafikoan, tarteka bada ere, eragingo dute. Horretxegatik,  Roke Azkuneko errotondatik Elkar Hezi ikastetxera bitartean ibili ohi diren gidariei arretaz ibiltzea gomendatzen zaie Udaltzaingotik.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!