Karparen babesean egingo da arropa eta osagarrien azoka, datozen hiru asteotan

2020/09/25
Herri Eguna izan beharko lukeen urriaren 3an asteroko azoka egin-egingo da

  Azoka Kultur Gunea hartuko duen karpa muntatu da astean plaza ondoko jolasgunean. Larunbatetan, arropa, oinetako eta bestelako osagarrien saltokiak kokatzen diren lekuan, hain zuzen ere. Lekua neurtu da eta arropa eta ehunkien azoka bertan, karparen babesean egokitzea erabaki dute udal arduradunek, goizean egin duten bileran. Halaxe jakinarazi zaie saltzaileei. Beraz, bai bihar baita hurrengo bi zapatuetan ere, arropa saltzaileen postuak karpan kokatuko dira.

  Urte hasieran egin den azoken egutegian, urriaren 3a ez zen agertzen. Herri Eguna ospatzekoa zen orduan eta halakoetan ez da azokarik egiten. Baina aurten ez dago jairik, ezta Herri Egunik ere, eta ondorioz, asteroko azoka egin-egitea erabaki da, bai ia aipatu dugun arropa eta ehunkiena eta baita baserritar eta jakiena ere. Datorren astean beraz, ohiko azoka izango da.

Iturria: Oñati Irratia