Kanpoko ekintza egitarau zabala antolatu da Gaztelekuko erabiltzaileentzat uztailean

2020/07/08
Card image cap
Irteerak eta Kubo eta Topalekuko erabilera uztartuko da, udako oporrak hartu bitartean

  Gaztelekua itxita egon den bitartean landu den ekintza egitaraua da haur eta gaztetxoei eskaini zaiena. Kuboko erabiltzaileei zuzendutakoa hezitzaileen proposamenez osatu da nagusiki, eta ikas-mailaka antolatu da. Ahal den neurrian, txangoa eta hondartza edo igerileku egonaldiak uztartuz borobildu dira talde ezberdinei zuzendutako irteerak. Topalekuko erabiltzaileei bideratutakoak berriz, koadrilaka, eta zuzenean gazteekin elkarlanean antolatu dira. Irteeretarako izen-ematea zabalik dago kasu guztietan.

  Bizi dugun egoerak hala eraginda osasun eta segurtasun protokolo bat landu dute Gaztelekuko arduradunek. Aipatu protokoloa eta irteeretan parte hartu nahi duten neska-mutilen gurasoek sinatu beharreko baimen-orriak udaleko web atarian daude eskuragarri.

  Irteeren programazioa eta Gaztelekuko eremu ezberdinen erabilera uztartuko da hil honetan; Kubokoak kanpoan daudenean espazio hori itxita mantenduko da baina Topalekua zabalik, eta alderantziz. Baina Gaztelekuko egutegi eta ordutegia moldatu egin da aurten, eta astelehenetik ostiralera irekiko da; lehen asteartetik igandera zabaltzen zen.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!