Kaleko irtenaldiak aprobetxatu baina arduratsuak izateko oharra zabaldu die Udalak haur eta gaztetxoei

2020/04/29
Card image cap
Kalera irteterakoan kontuan hartu beharrezkoak zerrendatzen dira

  GOAZEN KANPORA! Gonbidapen mezuaz kartel berezia osatu du udalak, haurrak eta gaztetxoek kalerako irteerak modu arduratsuan, baina beldurrik gabe egin ditzaten. Sei asteko konfinamenduaren ondoren, gaixotu daitekeenaz oso arduratuta baitaude zenbait neska-mutiko. Beldurrik ez izateko, kaleko egonaldiaz gozatzeko eta bizi izandakoa partekatzeko gonbidapena egiten da udalak osatu duen kartel koloretsuan, ahaztu gabe, higiene ohiturei eustea garrantzitsua dela, heldu batek lagunduta irten behar dela eta segurtasun neurri batzuk gorde behar direla.

  Haur eta gaztetxoek ulertzeko moduko hizkuntza zuzen eta argia erabiliz hamar puntuko ohar-kartela prestatu da. Mezua ikuspuntu baikor batetik eta neska-mutikoen konplizitatearen bila osatu da, gomendioak errespetatzea eta arduratsuak izateko eskaerarekin batera. Gozatu, asmatu, partekatu, sentitu dira haur eta gaztetxoei helarazi nahi zaizkien mezuak eta eskatutako ahalegina ondo betetzearen ari direla azpimarratzearekin batera: oso ondo ari zara! edo kaleak zuenak dira bezalako esaldiekin.      

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!