Kalegoienako aparkalekuko igogailuan iragazgaizte-lanak egiten ari dira

2020/05/06
Ur filtrazioak antzeman zituzten ohiko mantentze errebisio batean

  Kalegoienako udal aparkalekuan dagoen igogailuak ur-filtrazioak ditu. ORONA mantentze-enpresako teknikoak ohiko azterketa batean ohartu ziren ura sartzen zela. Arazoa konpontzeko lanak egiten ari dira.

  Iragazgaizte-lanetan aditua den ATERKI enpresara jo zuen udalak konponbide eske. Igogailuaren kanpoaldea hobeto isolatzea proposatu zuen. Horretarako, jolas parkea dagoen aldetik, kasetaren perimetroan poliureako mintza eta EPDM-zko juntura jarri da. Igeltserotza lan batzuk ere egin dira. Obra zibila Ugarte eraikuntza enpresak egin ditu, iragazgaizte lanak berriz, aipatu ATERKI enpresak.

  Kalegoienako aparkalekuko igogailuaren iragazgaizte lanek 11.000 euroko aurrekontua izan duten, BEZ kanpo.

Iturria: Oñati Irratia