Oñatiko udala

Kalegoiena eta Kiroldegiko lurpeko aparkalekuen tarifak bateratu egin dira

2016/01/04
Card image cap
2016ko ordenantza fiskaletan onartutako parekatzea gauzatzeko programa informatikoa eguneratzen ari dira

  Aldaketak, Kalegoiena eta Kiroldegiko aparkatze kontrola egiten duten makinetan egin behar dira. Teknikoak horretan aritu dira goizean zehar. Arratsaldetik aurrera jada, 2016ko tarifa bateratuak indarrean sartuko dira.
Kalegoienako lurpeko aparkalekuan autoa utzita lehenengo bi orduak doan izango dira aurrerantzean. Orain arte lehenengo 30 minutuak soilik ziren doan. Era berean, kiroldegi pareko aparkaleku publikoan, doan diren lehen bi orduen ondorengo tarifa merkatu egin da, eta minutuko 5 xentimo ordaintzetik 2 xentimo ordaintzera pasako da. Hori, beti ere, 2. ordutik 5. ordura bitartean. Horrela, Kalegoiena eta Kiroldegiko lurpeko aparkalekuen tarifak bateratu egiten dira, doaneko aparkatze denbora luzatuz Kalegoienan eta lehenengo tarifa tartea merkatuz Kiroldegikoan.

  2013an berezitu ziren Kalegoiena eta Kiroldegiko lurpeko aparkalekuen tarifak. Plaza ondoko aparkalekua jolasleku bihurtuta, erdigunera zihoazen gidariek autoa uzteko lekua eskura izan zezaten, Kiroldegiko parking publikoan lehen bi ordutan aparkatzea doan jarri zen. EAJko udal taldea, tarifa bereizketa honen kontra azaldu zen hasieratik eta udal ordenantza fiskalak aztertzen ziren bakoitzean hala adierazten zuen. Pasa den urrian berriz, 2016ko ordenantza fiskalak proposatu zirenean, jeltzaleen eskaera kontutan hartuz bi aparkaleku publikoetako tarifak bateratzea onartu zen.

  Neurria gauzatzeko beharrezkoa den doiketa teknikoa egin da gaur eta arratsaldetik aurrera jada, tarifa berriak indarrean sartuko dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!