Kale garbiketako pioi eta pioi gidari lanpostuetarako azterketaldia datorren astean hasiko da

2016/07/06
Ariketa teorikoa egingo da astearte arratsaldean

  Leku eta ordu berean izango dira pioi eta pioi gidari lanpostuetarako azterketa teorikoak, uztailaren 12an, 15.30tan Larrañako ETEO eraikin zaharrean. Oinarrian, azterketarako gaitegia ere paretsua da bi lanpostuetarako; aldea, pioi gidariek kamioi zisternen erabilera eta bide seinalizazioaren inguruko bi gai prestatu behar dituztela, gainontzeko14ak komunak baitira. Eta lanpostu deialdiekin batera argitaratu ziren gaitegi horiek izango dira astearteko ariketa teorikorako oinarria.

  Udalak, kale garbiketa zerbitzurako 9 langile kontratu asmo ditu: 7 pioi eta 2 pioi gidari. Oposizio-lehiaketa sistemaz hautatuko dira. Azterketaldian, proba teoriko eta praktikoak gainditu behar dituzte eta oposizio aldia gainditu duten hautagaien lan esperientzia eta formazio osagarria baloratuko da ondoren. Urriaren 1ean berreskuratuko du Udalak egun azpikontratatuta duen kale garbiketa zerbitzua. Ordurako, 9 laguneko plantilla osatuta izatea komeni da. 

  7 pioi lanpostu betetzeko hautaketa prozesura 42 lagun onartu dira eta 2 pioi gidari lanpostuetarako berriz, 17. Aipagarria da, 17 horietatik 15, bi lanpostuetara aurkezten direla. 

Iturria: Oñati Irratia