Kale garbiketako arduradun lanposturako lehenengo azterketa bihar egingo da

2017/04/03
Card image cap
14 lagunek dute 11:30tan hasiko den froga teorikora aurkezteko aukera

  Udal euskaltegian egingo da azterketa. Lanpostuaren deialdian argitaratu zen gaitegian edota bete beharreko funtzioetan oinarritutako galdera sortari idatziz erantzun beharko diote hautagaiek. Biharko azterketaren ondoren beste bizpahiru egingo dira: azterketa praktikoa, elkarrizketa eta 3. hizkuntza eskakizunaren maila agiri bidez egiaztatu ez zutenek euskarazkoa ere bai. Lanpostua  lehiaketa oposizio sistemaz beteko denez, azterketaldia gainditzen dutenen formazio osagarria eta lan eskarmentua ere baloratuko da.

  Udalak urrian bereganatu zuen kale garbiketa zerbitzua eta egun, hainbat langilek betetzen duten arren, ofizialki behintzat ez dago zerbitzu arduradunik. Hutsune hori bete asmoz abiatu zen kale garbiketako arduradun plaza betetzeko eskaintza publikoa. Deialdira aurkeztu ziren 15 hautagaietatik 14k dute hautaketa prozesura presentatzeko aukera.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!