Kale garbiketa zerbitzua Udalak zuzenean kudeatzearen gaia aztertuko da arratsaldeko Tokiko Gobernu Batzarrean

2016/02/04
Card image cap
Aurrekontuetan langileak kontratatzeko partida jaso den arren, Udalak oraindik ez du erabakia formalki hartu

  Pasa den asteko Osoko Bilkuran gaia mahai gainean utzi zen alkateak hala eskatuta, Plenora ohiko tramitaziorik bete gabe eraman baitzen. Jakinekoa da urrian kale garbiketa zerbitzua Udalak zuzenean kudeatuko duela. Halaxe adierazi zen abenduko Osoko Bilkuran 2016ko aurrekontuak onartu zirenean. Baina zerbitzua berreskuratzeko erabaki formalik ez da hartu oraindik. Gaur arratsaldean  Udal Gobernu Taldeak eztabaidatuko du eta okerrik ezean, hile amaierako Osoko Bilkuran erabakiko da.

  Gaurko Tokiko Gobernu Batzarrerako beste 20 gai zerrendatu dira. Zubillaga Hiltegiaren 2016ko aurrekontua eta Oñatiko Udalak egingo dion diru ekarpenaren berri emango da eta Haurrak eta Gazteria Batzordearen eskutik, otsailerako antolatu diren ekintza ezberdinak azalduko dira. Gaztelekuko Kuboan  otsaila musikala ekintza sorta buruko da eta Topagunean Arazerixan ginkana eta badminton txapelketa, besteak beste. Kontzertua ere antolatu da. Otsailaren 27an , Sorkun Gaztelekuan izango da. Txaloka Ludotekari dagokionean bestalde, ludoteka ibiltaria ekimena errepikatzeko asmoa dago. Guzti honen berri, arratsaldeko bileran emango zaie Udal Gobernu Taldea osatzen duten kideei. Era beran, Gaztelekuko galdara eta klimatizazio mantenu kontratuak berritzea proposatuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!