Justizia sozialaren aldeko klinika juridikoen jarduna aztergai da Lege Soziologia Institutuan

2017/05/25
Euskal Herriko Unibertsitatean berriki sortu den klinika juridikoaren zuzendariek koordinatzen dute mintegia

   Zuzenbide eta kriminologia ikasketen eraldaketa Justizia sozialaren aldeko klinika juridikoetatik da goizean hasi den mintegiaren izenburua. Justizia sozialaren aldeko klinika juridikoak zuzenbidearen irakaskuntzan aldaketarako bide gisa aurkezten dira. Ez dute soilik bilatzen zuzenbidearen sistema pedagogikoa aldatzea, baizik eta hausnarketarako laborategi bihurtzea. Diskriminazioaren kontrako estrategia juridikoak identifikatu eta horiei aurre egiteko tresnak lantzea bilatzen dute klinika juridiko hauek. Izan ere, klinika juridikoen ereduek zuzenbide tradizionalaren kontzeptuari aurre egin nahi baitiote.

  Zuzenbidea objetiboa eta neutrala dela esanagatik, boterean oinarritutako sistema gordetzen du bere baitan. Zuzenbideak  pribilegio eta menpekotasun kategoriak sortzen dituela ikusten da klinika juridikoen ikuspegitik, sexu-genero, gizarte maila, arraza, gaitasun eta ezberdintzeko beste kontzeptu batzuen gaineko pribilegio eta menpekotasun kategoriak. Sistema tradizional honen ondorioz, zuzenbideko ikasketak amaitzen dituztenen eredua lege-gizon edo emakume funtzionalarena da, status quoaren jarraipena ziurtatuko duenarena. Baina sexismoa, arrazismoa edota klasismoa ohiko gaitz diren gizartean zuzenbidea ez da "nuxente edo gaitzik-gabea eta legediek ere, diskriminazioari neurrian soilik egiten diote aurre. Egoera hau aztertu eta funtzio kritikoa izango duten lege-gizon eta emakumeen ereduaz hausnartzeko mintegia da unibertsitate zaharrean gaur hasi dena. Nagusiki estatukoak baina Guatemala eta Puerto Ricotik ere etorritako 38 adituk egin dute mintegian bat . Bihar arratsaldera arte luzatuko den lan bileraren helburua diskriminazioa nagusi den guneetan berdintasuna sustatzea da eta desabantailan egon daitezkeen kolektibo horien enpoderatzea bultzatzea.

Iturria: Oñati Irratia

Bilera hastear zegoela dena prest