Julen Iriondo oñatiarrak irabazi du Rikardo Arregi kazetaritza Sari Nagusia

2015/06/29
Jon Salaberri arrasatearraren gainean egindako ikus-entzunezkoagatik jaso du saria Goienako kazetariak

  Orain 20 urte hil zen HIESak jota Jon Salaberri ekintzailea. Julen Iriondok ondutako dokumentalak ia ahaztutako gertaera gogor bat ohartarazi duela nabarmendu zuen epaimahaiak larunbata eguerdian saria ematerakoan. Iriondok belaunaldi oso baten bizipena izan zena ahanzturatik atera duela esan zuen epaimahaiko bozeramaleak. Halaber, dokumentalean, 80 eta 90eko hamarkadetan hiesa pairatzen zuten gaixoen egoera eta Jon Salaberriak egindakoa azalerazten dela azpimarratu zuen.

  Dokumentalaren oinarrian, Joxe Arantzabalek egindako ikerketa lana dagoela aipatu zuen Julen Iriondok berak saria jasotzerakoan. Eta berari eta lan talde osoari eskaini zien saria.

  Julen Iriondo oñatiarrarekin batera, Kazetari Berria saria, Berriako Samara Velteri eman zioten Eskoziako independentzia erreferendumaren inguruan idatzitako erreportaje sortagatik. Aurkeztutako lanen kalitatea dela eta, bi aipamen berezi egin dituzte: Berriako Iñigo Astizek jaso zuen horietako bat Kantuan diren lekuak erreportaje bildumagatik eta Mikel Ibargoien kirol kazetariak jaso zuen bestea, Gaur 8n emakume kirolarien inguruan landutako erreportaje eta elkarrizketengatik.

Iturria: Oñati Irratia

Julen Iriondo Rikardo Arregi saria eskutan (Arg,Berria)