Jose de Azpiazu musika eskolako 70 ikaslek parte hartuko dute Musikaldia jaialdian

2015/05/08
Card image cap
Zita, bihar, Errenterian izango da

  Orain bi urte Oñatin ospatu zen Musikaldia, Gipuzkoako Musika Eskolen jaia, Errenterian izango da bihar. Bertan, Jose de Azpiazu musika eskolako 70 ikaslek parte hartuko dute. Goizeko 10.00etatik 14.30tara luzatuko den jaialdiaren ondoren taldea bitan banatuko da, gehienak herrira itzuliko dira eta 25en bat Donostiara joango dira. Anoeta estadioan, Emusik 2016 jaialdiaren entseguan parte hartuko dute.

  Europako Musika Eskolen Egunarekin bat eginez, datorren urtean Donostia 2016k antolatuta egingo da Emusik jaialdiaren aurreraki gisa, entsegu nagusia egingo da bihar. Donostiako Anoeta estadioan, 17.00tan.
Dantzari talde batek lagunduta, 5000 musikarik hartuko dute parte; lau kantu joko dituzte,. Horietako bat berria da, herritarrek lehiaketa bidez hautatua: Garazi Zabaletaren Musikatu bizitza izenekoa, hain zuzen ere. 5000 musikari horietako 25en bat, Oñatiko musika eskolatik joandakoak izango dira.

  Datorren urtean, Oñati, Emusik 2016 topaketaren mikro-egoitzetako bat izango da.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!