Oñatiko udala

Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga eta hainbat udal tasa ordaintzeko epeak amaitzear daude

2019/11/07
Card image cap
Gogoraraziz gutunak bidali zaizkie zordunei

  Garaje, hilerri eta ibi iraunkor tasei dagokienean gehienek ordaindu dute. Kontzeptu ezberdinak tarteko bideratu ziren 5.705 errezibotatik 167 dira ordaintzeke daudenak, % 3, gutxi gora behera. Baina epea bihar beteko dela-eta beranduago ordaintzeak errekargoa izango duela jakinaraziz gogorarazte gutuna bidali ziren pasa den astean.  Hiru udal tasa hauen kobrantzatik, udalak aurten 107 mila euro pasatxo jasoko ditu.

  Askoz ere kopuru handiagoa da Jarduera Ekonomikoen gaineko Zerga kontzeptuan jasoko den dirua, aurten ia 523 mila euro. Kasu honetan dena den, etorkizuneko aditz forma erabili behar da, errezibo gehienak ez baitira azken egunera arte kobratuko, hau da, astelehenean.

  Urtean, milioi bat eurotik gorako fakturazioa duten enpresek ordaindu beharreko zerga da IAE deritzona. Zerrendan, herriko 177 enpresa daude. Bakoitzak ordaindu behar duen kopurua handia da eta horregatik ordainketa ahal den gehien atzeratzen da. Udalak ere, helbideratuta dituen erreziboen kargua azken egunean egiten du, astelehenean bertan egingo du.

  Zerga ordainketa epea hasi zenean gutuna bidali IAE deritzona ordaindu behar duten enpresei, epeak zehaztuz, ordainketa helbideratuta dutenei, kargua azaroaren 11n egingo dela jakinaraziz eta udalak dituen helbide, kontu korronte zenbaki eta beste hainbat xehetasun egiaztatu ditzaten eskatuz.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!