"Jaien diagnostikoa genero ikuspegitik” azterlana eskatu zaio Farapi elkarteari

2016/01/29
Card image cap
Egitasmoa apirila aldean jarriko da martxan, San Migel jaixen gertaketa lanak hasten direnean

  Izan ere, herrian jai asko ospatzen diren arren, genero ikuspegitik egingo den lehen diagnostiko hau San Migel eta Errosarixo jaixetan zentratuko baita nagusiki. Antolatzen diren ekintzei eta hauetan dagoen partehartzeari ez ezik, antolakuntzan diharduten talde eta eragileei ere erreparatuko zaie azterlanean. Beti ere, sexuaren arabera berezituz eta parekidetasunik ba ote dagoen jasoz.

  Kultur, kirol, jai eta bestelako jardueretan parte hartzen dutenak sexuaren arabera jasoko dira. Jai Batzordeko kideen sexua eta burutzen dituzten lanak ere identifikatuko dira. Antolatzen diren ekintzetan gizon eta emakumeen arteko berdintasun ikuspegia txertatu eta jaietako egitaraua prestatzerakoan Elkarte Feministen ekarpenak barneratzen saiatuko dira. Emakumeen parte-hartze aktiboa eta Emakume Elkarte desberdinen arteko harremana bultzatuko da,  elkarlan eta koordinazio-sareen bitartez.

  Jaien diagnostikoa genero ikuspegitik egitasmoa gauzatu dezan, Udalak,  10.870 euro ordainduko dizkio Farapi kooperatiba elkarteari.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!