Irailaren 26 amaitzen da “Batetik bestera” argazki eta bideo lehiaketara lanak aurkezteko epea.

2014/09/16
Card image cap
Lanak, Gaztelekuan aurkeztu behar dira.

Partaide bakoitzak gehienez, 3 argazki aurkeztu ahal izango ditu. Argazki bakoitzak data eta azalpentxo bat eraman behar du, non eta  ze egoeratan egin den azalduz, besteak beste.

  Lanak edozein euskarri informatikotan aurkeztu daitezke baina horretarako azken eguna hilaren 26a izango dela kontutan hartuta.

  Jasotzen diren lan guztiak, ikusgai jarriko dira Gaztelekuan bertan egingo den erakusketan. Erakusketa urriaren 8tik 24ra egingo da, eta egun tarte horretan bertaratzen direnek, gustatu zaien irudiaren aldeko bozka eman ahal izango dute. Horren arabera erabakiko baita BATETIK BESTERA argazki lehiaketako bi sariak zein argazki eta egileri eman. Bi sari banatuko dira esan bezala, 150€ eta 100€ .

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!