Iragarri bezala, Garbigune ibiltari zerbitzua Olakua auzoan jarri da goizean

2015/07/09
Card image cap
Hilean behin bertan kokatuko da, zerbitzua, San-Lorentzo, Olakua, Ugarkalde eta San Martingo auzotarrei hurbiltzeko asmoz

  Garbigune ibiltaria zerbitzua herririk herri dabil Debagoienean zehar eta Oñatira, hamabostean behin ostegunetan ekarri ohi da. Orain arte azoka ondoan jartzen zen baina aurrerantzean, eta gaur bertan hasita, hilean behin, Olakua auzoan ere jarriko da.

  Batera eta bestera eramaten den edukiontzi berezi honetan etxeetan sortzen diren hondakin arriskutsuak jasotzen dira, ohiko Garbiguneak eskaintzen duen zerbitzua etxe atarira kasik hurbilduz. Zentzu horretan, zerbitzuaren ardura duen Mankomunitateak urrats berria ematea erabaki zuen eta Garbigune ibiltaria, herri gunean ez ezik, Olakua auzoan ere jartzea erabaki zuen.  

  Iragarri bezala, edukiontzi ibiltaria, auzoko olio makinaren alboan, buzoiaren aldamenean jarri da gaur goizean. Garbigune ibiltarian, aerosolak, bonbilak, inprimagailuetako kartutxoak, CD, DVD, bideo eta musika zintak, pilak, termometroak, sukaldeko eta motore olioa, bateriak, pinturak, disolbatzaileak, garbitasun produktuak eta bestelakoak utzi daitezke.

  Garbigune ibiltari hau gaueko 21.00ak arte erabilgarri egongo da. Gero itxi eta bihar goizean jada jasota beste herri batera eramango da.

  Olakuara berriz, abuztuaren 6an itzuliko da. Eta bitartean, uztailaren 23an, azoka inguruan kokatuko da berriro.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!