Internet landa eremuan gaia lantzeko bilera egin zen atzo auzo alkateekin

2018/01/16
Card image cap
Udalaren asmoez eta Eusko Jaurlaritzak diruz babesten duen proiektuaz berba egin zen

  Wifi sarearen inguruko monografiko bihurtu zen auzo alkateen foroa atzo arratsaldean. Landa eremuan bizi direnek, herri gunekoen antzera, interneterako konexio egokia eskatzen dute, baina gaur egun oso garestia da horretarako azpiegitura auzo eta etxe bakartuetara zabaltzea.

  Udalak, Arantzazun Guifinet sarea jarri zuen wifi seinalea bertako hainbat baserrritara zabalduz eta orain, bigarren fasean, Araotz auzora eramango da seinalea. Araotzeko 58 baserrik eskatu zuen wifi seinalea bertaraino eramatea. Arantzazu eta Araotz auzoetan wifi sarea hedatzeko proiektuak Landaola federazioak kudeatzen dituen landa inguruneko diru laguntza jaso du. Lanek 22.000 euro pasako aurrekontua dute eta % 55eko diru laguntza aginduta dauka udalak. Baina etorkizun hurbilean ez dago halako beste interbentziorik egiteko asmorik eta halaxe jakinarazi zitzaien auzo alkateei atzo arratsaldean egindako bileran.

  Eusko Jaurlaritzak bestalde, diru bat jarri zuen landa eremuetan internet sarea zabaldu zedin eta Telefonica enpresaren aldeko esleipena egin berri duela jakin dute udal teknikariek. Oraingoz, bestelako informazio zehatzik gabe baina kontzesio horren berri eman zen atzoko auzo alkateen foroan, proiektua eta informazioa eskuratu eta zabaltzeko konpromisoa hartzearekin batera. Hala ere, ez da bilera berri batetarako egunik finkatu.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!