IKUSMARK aholkularitza enpresaren zerbitzua kontratatuko du udalak, kiroldegiko irisgarritasuna hobetzeko

2020/02/28
Card image cap
Alor funtzionalean aholkularitza espezifikoa emango du

  Zubikoa kiroldegia eraberritu eta handitzeko lanen proiektu teknikoak betetzen du eraikinaren irisgarritasunari buruzko araudia. Baina harago joan nahi du lan zuzendaritzako udal taldeak, eta alor funtzionalean zerbitzua hobetzeko aholkularitza kontratatzea erabaki du. Konkretuki, ikusmen eta entzumen arazoak dituzten erabiltzaileen beharrak hobe betetzeko aholkularitza espezifikoa jaso nahi da.

  IKUSMARK Accesivilidad enpresari Zubikoako eraikinaren alderdi eta ezaugarri hauek baloratzea eskatuko zaio: kiroldegiko sarrera-sistemak; lur eta hormen akaberak; argiteria-sistemak; eskailera eta arrapalak definitzea; igogailuen akaberak; eskudelak eta barandak; komunetako aparatuak, izan txorrotak, barrak edota komuna bera; informazioa eta seinaleak; ebakuazio eta gainontzeko  seinaleztapena: podotaktila, aurreabisuak eta bideraketak; eta entzumen desgaitasunerako laguntza teknikoak.

  IKUSMARK Accesivilidad enpresari proposamena eta aurrekontua eskatu zitzaion. Udal arkitektoak eta Udal kirol zerbitzuburuak aldeko txostena egin zuten eta Zubikoa kiroldegiko irisgarritasuna hobetzeko aholkularitza zerbitzua IKUSMARK enpresarekin kontratatzea erabaki da Alkate dekretuz. Lanaren aurrekontua 4.700 euro izango da.


Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!