Igotzeko eta oreka mantentzeko sokadun kupula jokoa jarriko da Errekaldeko jolas-parkean

2020/07/21
Card image cap
Elementu berria hornitu eta instalatzeko esleipena martxan da

  Partaidetzazko aurrekontuak egitasmoaren baitan  6 eta 14 urte bitartekoentzat igotzeko eta oreka mantentzeko jolasekin gune bat hornitzearen proposamenak % 24aren babesa lortu zuen. Merkatuan dauden aukera ezberdinak aztertu ondoren, haur eta gaztetxoen abileziak lantzeko sokadun eta saredun estruktura bat jartzea erabaki du Udalak, aisialdirako alternatiba berriak eskainiz. Jolas elementu berria Errekalde auzoko parkean jarriko da. Egungo jolasak kendu eta kupula formako sokadun jokoa instalatzea erabaki da. 

  Kupulak 8 m-ko diametroa eta 4 m-ko altuera hartuko du baina sarearen  gehienezko altuera 3 m izango da. Kupula jokoa hornitu eta instalatzeko esleipena abian du Udalak. Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua 72.600 eurotan mugatu da eta lanak egiteko 12 asteko epea izango da. Dena den, bai aurrekontua baita hornidura epea murriztea bereziki baloratuko da esleipen prozesuan. Eskaintza ekonomikoak 55 puntu eskuratzeko aukera emango du, proposatutako ezaugarri teknikoak 25, berme epeak 12 eta hornidura epeak 8.

  Interesa duten enpresek ostirala, uztailaren 24ra arteko epea dute eskaintzak aurkezteko.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!