Oñatiko udala

Ideia bat negozio bilakatzeko aukerak modu praktikoan aztertzeko programa beteko da "Oñatin elkarrekin ekin" egitasmoaren baitan

2020/02/10
Card image cap

  Oñatin Elkarrekin Ekin ekintzailetasuna sustatzeko programaren baitan, negozio ideia berriak garatu eta martxan jarri nahi dituzten pertsonei zuzendutako tailerra egingo da otsailaren 25etik apirilaren 28ra. Zortzi prestakuntza saio izango dira taldean eta banakako tutoretza saioak ere bai. Design Thinking metodologia aplikatuko da.

  Negozio ideiak proiektutan eraldatzen egitasmoa, negozio ideia berriak garatu eta martxan jarri nahi dituzten ekintzaileei, nahiz negozio edo enpresa txiki bat jada dutenei zuzenduta dago. Tailerra astearte arratsaldez emango da, 14:00tatik 17:00tara, bi hilabetez, otsailaren 25ean hasi eta apirilaren 28ra arte, esan bezala, Enpresagintza Fakultatean.

  Informazio osagarria eskuratzeko udaleko Enplegu departamentura jo daiteke: enplegu@onati.eus helbide elektronikora  idatziz edo 943 003 198  telefono zenbakira deituz. Izan ere, Oñatin elkarrekin ekin ekimena eta Negozio ideiak proiektuetan eraldatzen egitasmoa, Udalak eta Enpresagintza fakultateko Mondragon Team Academy-k elkarlanean antolatzen baitute.

  Oñatin elkarrekin ekin ekintzailetza sustatzeko programaren baitan, gai konkretuen inguruko mintegi puntualak, nahiz iraupen luzeagoko jardunaldiak antolatu ohi dira Enpresagintza fakultatean. Bereziki zerbitzuen sektorean diharduten merkatari eta autonomoak parte hartzen dute baina, enpresa txikiak dituzten ekintzaileei ere zuzentzen dira.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!