Oñatiko udala

Ibarrako skate eta gazte aisialdi gunea osatzeko lanak aste honetan hasiko dira

2017/07/04
Card image cap
Tirolina jarriko da lehenik eta patinatzeko elementu berriak ondoren

  Gune berean egingo diren bi lanok osagarriak dira eta Ibarrako gazte aisialdi gunea aberastera datoz, baina bi enpresek egingo dituzte.

  Tirolina Manufacturas deportivas enpresak muntatuko du. Skate-gunearen goialdeko belardian kokatuko da, skate-gunea eta Gipuzkoako Lurralde Historikoko Artxiboaren eraikinaren artean dagoen belardian, hain zuzen ere. Tirolinak 20 m luze izango ditu eta 50 cm-ko desnibela. Horrez gain, eserlekudun 3 mahai jarriko dira eta 50 m-ko egurrezko itxitura egingo da. Tirolinarako bidexka bat ere egokituko da. Lanok, aste honetan bertan hasiko dira.

  Skate parkaren egungo gunea osatzeko lanak berriz, datorren astean hasiko dira. Patinatzaileentzat elementu gehiago jarriko dira ia 52 metro luze eta 6-8 metro zabal hartuko duen plataforman. Salto eta pirueta ezberdinak egiteko hainbat elementu jarriko dira. Bide batez, kale gisa luzatuko den skate-gunea alboko bidegorritik bereizteko babes elementuak ere jarriko dira. Lanok, Contratas Fer enpresak egingo ditu.

  Ibarrako skate eta gazte aisialdi gunea osatzeko lanak iaz egin zen Aurrekontuak arazerixan prozesuaren ondorio dira. Orduan, gaztetxoek skate gunea osatu eta Oñatin tirolina jartzeko proposamena egin zuten.  Biak inguru berean, Ibarran kokatuko dira. Horrela, 2013an Ibarrako skate parkeko bainera jartzean abiatu zen aisialdi ekipazioa osatuko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!