Ia milioi bat euroko saria ekarri du kinielak Oñatira

2015/10/26
Card image cap
15eko boleto asmatzailea Irizar loteria administrazioan zigilatu zen

  15eko sei txartel asmatzaile egon dira asteburuko kinielan. Bakoitzak, ia milioi bat euro, 982.912 euro hain zuzen ere irabazi ditu, jardunaldiak bote berezia baitzuen. Kinieletako sari nagusietako bi Gipuzkoan zigilatu ziren, bat Hernanin eta bestea Oñatin, esan bezala Irizar loteria administrazioan. Beste lauak, Cantabria, Bartzelona, Tenerife eta Cadizen.

  Tabako eta loteria zerbitzuak banatuta, Irizar loteria administrazioa lokala ireki zenetik saririk garrantzitsuena da asteburu honetako kinielarena. 2008an, Gabonetako loterian 3 milioi euro banatu zituzten baina 10 boletoren artean. Urte berean, primitibaren bosteko asmatzaile baten txartela zigilatu zuten eta 2010ean berriz, beste kiniela saritu bat. Orduko saria 173.000 eurokoa izan zen. Sari handia baina oraingoa baino dezentez txikiagoa.

  Irizar loteria administrazioan esan digutenez, ia milioiko saria duen kiniela heurek zigilatu zutenaren berria, Gipuzkoako ordezkaritzatik jaso zuten bart gauerdian. Kiniela heurek seilatu zutela badakite baina nork edo nortzuek bete zuten, ez. Eta seguruenik ez dutela jakingo ere esan digute, horrelako sari handien kobrantza zuzenean kutxa edo banketxeen bidez tramitatzen baita.

 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!