Ia 600 euro batu ditu Oñatiko Movember taldeak

2019/12/09
Dirua ikerketara zuzenduko da

  Azaroan aktibatu ohi da Oñatiko Movember taldea gizonezkoen gaixotasunak ikustarazteko, nagusiki prostata eta barrabiletako minbiziak ikustarazteko.  Bibotea luzatzen uzten dute eta hainbat ekintza antolatzen dituzte. Dirulaguntza jasotzeko itsulapikoak ere jartzen dituzte herriko lokaletan. Itsulapiko horietan 578 euro batu dituzte aurten. Dirua ikerketara zuzenduko dute.

  Ekimenetan parte hartu eta dirua eman duten herritar guztiei publikoki eskertu nahi izan diete beraien ekarpena Movemberreko lagunek.

Iturria: Oñati Irratia