Hotz Oñati taldeak errefuxiatuentzako batu duen materiala ostiral iluntzean kargatu zen

2016/04/04
Card image cap
Bartzelonako portutik apirilaren 20an itsasoratuko da Greziaruntz

  Herriko dendetan egin zen janari eta higiene produktuen bilketa kanpainan batutako material gehiena da ostiralean kargatu zena. Izan ere, aurrez, esnea, azukrea, kafea eta Eratu fisioterapia zentruan bildu ziren mantak Frantziara, Calais-era bidali baitziren bolondres bikote baten bidaia aprobetxatuz. Material hori Ostiral Santu egunez iritsi zen.
Baina, material gehiena, 6000 kilo pasa eta Sindikak emandako 60 koltxoi, ostiralean kargatu eta Bartzelonarako bidean jarri ziren, Fundacion Seurren bitartez.

  Material hau, estatuan batutako beste zenbaitekin, Greziara bidaliko da. Apirilaren 20an itsasoratuko da.

  Bitartean, Hotz Oñati taldeak, kontainerra ordaindu eta etorkizunean sortu daitezkeen kanpaina berrietarako dirua batzen jarraitzen du. Horretarako, kontu korrontea ireki da Laboral Kutxan.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!