Oñatiko udala

Hots Abesbatzak ANGELUS kontzertua eskainiko du ostiralean Arantzazun

2019/01/02
Card image cap
Uniforme berria estreinatuko dute

  Dagoeneko Gabon garaian ohitura bihurtu den hitzordua beteko du Hots abesbatzak ostiralean eta ANGELUS kontzertua eskainiko du Arantzazuko santutegian, 19:00tan.

  40ren bat emakumek eta gizonezko batek osatzen dute Hots Abesbatza eta bi urte eta erdi eskaxeko ibilbidea duen arren,  2016ko irailean eratu zen, abesbatzen munduan tokia hartzen ari den taldea da. Eta taldearen egunerokoan, Gabonetako kontzertuak leku berezia du, lehen esan bezala, urterokoa bihurtu baita. Ostiraleko hitzorduak gainera, hainbat sorpresa ekarriko dituela aurreratu dute taldeko ordezkariek, besteak beste, jantzi edo uniforme berriaren estreinua. Amaia Albes diseinatzaile arrasatearrak sortu du.

  Kontzertuak bi zati izango ditu; lehenengo zatian, a cappella nahiz pianoz lagunduta, hainbat autore entzutetsuren lanak abestuko dituzte eta bigarren zatian berriz, Giovanni Battista Pergolesiren STABAT MATER obra ospetsua osorik eskainiko dute. Hots Abesbatza ganbera orkestra baten laguntzaz arituko da bigarren zati honetan.

  Aipatzekoa da, kontzertua Arantzazuko Santutegian izango denez, bertara igo eta amaitu ondoren jaisteko autobusa antolatu duela taldeak. Autobusa, 18:15tan postetxe aurrealdeko geltokitik irtengo da  eta Kalegoienako eta Olakuako geltokietatik ere pasako da. Itzulera berriz, 20:30tan izango da Arantzazun. Autobuserako txartelak nahiz kontzerturako sarrerak, Txokolateixan salgai daude. Kontzerturako sarrerak, plaza ondoko leihatila digitalean eta www.oñati.eus atarian ere eskuragarri daude.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!