Hondarribiko "Betti-Gotti" euskara elkarteak antolatutako udaleku itxiak proposamenarekin bat egin du Udalak, bigarren urtez

2018/04/20
Oñatiko gazteen parte hartzea diruz lagunduko du

  Betti-Goitti Hondarribiko Euskara elkarteak 16-17 urteko gazteentzako udaleku itxiak antolatzen ditu. Bere begiraleen artean bi oñatiar dituela aprobetxatuz, 16-17 urteko gazteentzat udaleku aukera txikia dagoela jakinik eta bailara ezberdinetako gazteak harremanetan jartzeko bidea izan daitekeela ikusita, udalekuak herrian promozionatzeko erabakia hartu du udalak, bigarren urtez. Iaz bezala, udalekuen zabalkundea Gaztelekutik egiten ari dira. Aldi berean, Berri Goitti euskara elkarteari, Oñatiko partaide bakoitzeko diru laguntza emateko konpromisoa hartu du udalak.

  Udaleku itxi hauek abuztuaren 12tik – 26ra izango dira (15 egun). Lehenengo 10 egunak Zuhatzan pasako dira, ur ekintzak eta BTT ekintzak eginez nagusiki, eta azken egunak berriz, 22tik 26ra Pirineotan, Val de Araneko Les herrian ,mendi irteerak, rafting eta beste abentura ekintzak eginez pasako dira. Izen-ematea dagoeneko zabalik dago www.bettigotti.eus web atarian. Gazte bakoitzak matrikula kontzeptuan 350 euro ordaindu beharko ditu eta udalak, oñatiar bakoitzeko antolatzaileei 200 euroko diru laguntza emateko konpromisoa hartu du. Informazio gehiagorako Gaztelekura jo daiteke.

  Hondarribiko Betti Gotti euskara elkarteak antolatutako udaleku hauek 16-17 urteko gazteei zuzendutako udalekuak dira. Iaz ere Oñatiko gazteei parte hartzeko gonbidapena egin zitzaien baina berandu, itxuraz, inor ez baitzen animatu. Helburua, Hondarribia Irun eskualdea eta Oñatiko gazteak elkarrekin harremanetan jartzea da, guztientzat esperientzia aberasgarria izango delakoan.

Iturria: Oñati Irratia