Hondakinen kudeaketa hobetzeko esperientzia pilotua egingo da bihar San Lorentzo eta Olakuan

2015/09/16
Card image cap
Kudeaketa informatizatzeko proba egingo da

  San Lorentzo eta Olakuako 27 bebarruetako bizilagunen kuboetan pegatina berezia jarri zen martxoan. Errefuxa eta organikoa ateratzeko ontzietan jarri ziren pegatina horiek txip moduko bat daramate. Helburua, txip horien bidez hondakinen bilketa zerbitzua osatu eta hobetzea da.

   Identifikaziorako txipak gailu berezi batzuen laguntzaz irakurriko dira eta datuak informatizatuko dira. Horrela, zerbitzuaren kudeatzaileek informazio erreala jasoko dute: egunean zenbat ontzi atera diren, lekuz kanpo galduta dauden ontziak non dauden edota bakarren bat apurtuta ote dagoen, Horrela, hurrengo bilketa egunerako ontzi berria zintzilikarioan utzi ahal izango da erabiltzaileak bulegora joan beharrik izan gabe.

  Froga pilotu honen berri emanez, argibide orriak jarri dira Olakua eta San Lorentzoko 27 bebarrutan, hau da, zuzenean parte hartuko dutenetan. Ez dira ordea, bi auzoetan bizi diren guztiak baizik eta hondakinak 6-7 gunetara atera ohi dituztenak. Froga bihar egingo dela jakinarazten zaie eta errefuxaren ontzia ostiral eguerdiko 14.00ak arte jaso gabe, zintzilikarioan izatea eskatu zaie. Horrela, txipen irakurketa modu egokian egiten dela eta sistema informatizatua ondo dabilela ziurtatu nahi da.

  Oraingoz, gune mugatu eta erabiltzaile gutxirekin egingo den esperientzia hau herri guztira zabaltzea da asmoa. Hondakinen kudeaketa hobetzea baita azken helburua. Froga beste egun batzuetan errepikatu daiteke, baina orain egin den bezala, aurrez, dagokien jakinarazpena helaraziko zaie bizilagunei.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!