Hondakinen informazio bulegoak ordutegi eta egutegi berria izango du astelehenetik aurrera

2015/06/12
Card image cap
Zerbitzua murriztu eta astean birritan beteko da soilik

  Hondakinen informazio bulegoaren zerbitzua beharraren arabera egokituz joan da. Atez atekoa jartzeko puntuan zegoela, halako bi bulego ireki ziren, Kale Zaharrean bata eta San Lorentzon bestea. Hondakin bilketa sistema berria egonkortzearekin batera, San Lorentzoko bulegoa itxi eta zerbitzua Kale Zaharrekoan zentralizatu zen.
Bi urte beteko dira laster Oñatin atez ateko bilketa abiatu zela eta herritarrek dagoeneko, barneratuta dute sistema. Hasieran zituzten zalantzak argituta, hondakinen informazio bulegora, apurtutako kuboak aldatu edo poltsak erostera joaten dira nagusiki, eta horretarako, bulegoa astean birritan zabalik izatea nahikoa dela erabaki dute Mankomunitatetik. Zerbitzua, Debagoieneko Mankomunitateak berak eskaintzen baitu. Oñatiko langileen jarduna, eskualdeko beste herri batzuetan zabalduz joan diren bulegoen zerbitzuarekin koordinatu behar da gainera. Horretxegatik, aurrerantzean, Kale Zaharreko hondakinen informazio bulegoa, astelehen eta asteazkenetan eta goizeko ordutegia irekiko da soilik: 9.00etatik 13.00.

  Egutegi berria, astelehenean bertan sartuko da indarrean.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!