Hondakinen esekitokietako gomak errebisatzen hasi dira

2015/10/14
Card image cap
Lanak amaitu bitartean, kuboak lurrean topatu daitezkeela jakinarazi da

  Hondakinen esekitokietan gomak, haizearen eragina gutxitzeko jarri ziren. Kuboei modu egokiagoan eutsi eta haizeak bota eta barreiatu ez ditzan. Baina gomak pegamentu batez itsatsi ziren esekitokietara eta batzuk jausi egin dira. Horretxegatik, hondakinen esekietako gomak errebisatu ari dira eta jausitako lekuetan goma berriak jartzen ari dira.

  Bi asteetan zehar herriko esekitoki guztiak errebisatuko direla jakinarazi dute hondakinen informazio bulegotik. Hartarako izendatu diren bi langileak Olakua auzoan hasi ziren atzo esekitokiak errepasatzen. Poliki-poliki herri guztia pasatuko dute. Esekitokira iritsita, bertan dauden ontziak lurrean uzten dituzte gomen egoera egiaztatzeko. Falta diren lekuetan goma berriak jartzen dira. Kola ondo pegatu dadin ez da komeni kuboa sartu-atera ibiltzea. Horretxegatik, datozen bi aste hauetan zehar, herriko gune ezberdinetan kuboak lurrean, esekitoki inguruan utziko direla jakinarazi nahi da. Momentuko egoera izango da, goma ikusi, falta denean jarri eta itsatsia geratu dadin. Erabiltzaileak, hurrengo ilunkaran kuboa normaltasunez utzi ahal izango du dagokion esekitokian.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!