Oñatiko udala

Hiru ordu eta erdiko argi mozketa egingo dute Berezaon eta Murgian datorren asteazken goizean

2019/12/13
Card image cap
CTI transformazio zentroa berritu behar dute

  CTI transformazio zentro hori zutoin gainean dago Murgian, eta leku berean baina ordezkatu egingo da aire zabaleko trinkoa egokituz. Aldaketa hori egin ahal izateko hiru ordu eta erdiko argi mozketa egingo da asteazken goizean, abenduaren 18an, 9:00tatik eguerdiko 12:30etara.

  Ordezkatuko den transformazio zentroa Murgian dago, esan bezala, eta argindar etenak Murgiako hiru eraikinei eta Berezao auzoko beste bostei eragingo die, konkretuki: Berezao auzoko  43-Ezk, 43-Esk, 44-A, 44-B eta 45 zenbakiei eta Murgia auzoko 5, 6 eta 19 zenbakidun etxe eta eraikinei. Asteazkenean argirik gabe geratuko diren zortzi baserri eta eraikinetan banatu dira jada argi mozketaren ohartarazpenak.

  Horrelakoetan egin ohi duenez, argia, lanak amaitu ahala eta aurrez abisurik gabe emango dela jakinarazi du Oñargik. Eta era berean, egun horretan aparatu elektronikoak deskonektatzea gomendatu du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!