Hijos de Juan de Garay enpresako langile eta zuzendaritzak aurre akordioa erdietsi dute

2015/05/22
Langileen asanbladara eramango da astelehenean eta onartuz gero, deitutako greba mugagabea bertan behera utziko da

  Garayko enpresa-komitea eta zuzendaritza atzo elkartu ziren eta bai soldata igoerari dagokionean baita lan erreformak jasotako zenbait gairen inguruan ere, aurre akordioa erdietsi zuten.

  Soldataren inguruan, aurten, % 1,3ko igoera aplikatu eta datorren urterako, % 1,7a bermatzea adostu zen. Beti ere, 2015eko KPI edo prezioen indizeari lotuta. Urteko KPIa % 1 edo gehiago bada, datorren urteko igoera KPI gehi 0,7 izango litzateke. Baina beti ere, % 1,7 garantizatuz. Langileen ordezkaritza bereziki kezkatzen zituen azken lan erreformen inguruan berriz, orain arte bezala jarraitzea adostu da, alegia, onartutako soldata igoera blindatu, edozein lan gatazka badago PRECOra bideratu eta honen bitartez adostutako erabakiak errespetatu eta aplikatu eta gaixotasun  baja eta altei dagokienean, familia medikuaren esanak lehenetsi. Horiek, laburbilduta eta beti ere, langile komiteko bozeramaleak adierazitakoa.

  Aurre akordio honek, langileen ordezkariek eskatutako asetuko luke baina langile guztien iritzia jaso behar da eta horretarako, asanblada deitu da astelehenerako. Bertan, aurre akordioaren berri emango da eta gehiengoak onartzen badu, asteartean hastekoa zen greba mugagabea bertan behera geratuko da.

  Hijos de Juan de Garay enpresan, 2015-2016 urtetarako lan hitzarmena adostu nahian dabiltza.

Iturria: Oñati Irratia

Hijos de Juan de Garay