Herriko musika taldeek, Eltzian hastear dauden egokitze lanen 2. Fasea gauzatuko denaren konpromisoa eskatu dute

2015/06/26
Card image cap
Legealdi berrian lanen jarraipena bultzatuko dutela onartu zuten EH Bildu eta EAJk

  Udal hauteskundeen bezperan aurkeztu zuten herriko musika taldeek aipatu konpromiso eskaera. ELTZIAn entsegutarako musika lokalak egokitzeko lehen faseko lanak amaituta, bigarren fasea egiteko beharrezko baliabideak bermatzeko konpromisoa hartzea eskatu zitzaien legealdia amaitzear zeuden udal arduradunei.
Gaia, Kultura Batzordean aztertu zen lehenik. Batzordean ordezkaturiko bi alderdiek, EH BILDU eta EAJko ordezkariek eskatutako konpromisoa onartu zuten. Hau da, ETEOko sotoa egokitzeko lanen lehen fasea burutu ostean eta taldeek espazioa okupatu eta honen erabileraz hausnarketa egin ondoren, bigarren faseko beharrei erantzuteko obren garapenarekin jarraitzeko konpromisoa hartu zuten. Era berean, gaur egun eginda dagoen proiektua moldatzeko beharra ikusten bada horrela egiteko konpromisoa ere hartu zuten. Garbi adieraziz, hori bai,  guztia funtzionamendu arau egoki batzuei lotuta joango dela.

  Kultura Batzordean zehaztutako konpromiso bikoitz horrek Tokiko Gobernu Batzarraren onespena jaso zuen.

  ELTZIA proiektuaren baitan lehen musika entsegu-lokalak egokitzeko lanen lehen fase honetan, 30-35 metro karratu inguruko 10 lokal eta 65 metro karratuko gela egokituko dira. Hurrengo fasetan,20 metro karratu inguruko beste hiru entsegu lokal, 50 metroko gela eta grabazio estudioa prestatzea aurre ikusten da.

  Lehen lanak, hasteko puntuan daude. Moyua eraikuntza enpresak egingo ditu eta orain hasita, urri amaierarako bukatzea aurre ikusten da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!