Herriko mugikortasunaren inguruan egin den diagnostikoa aurkeztuko da MUGIKORTASUN FOROAren bileran.

2013/11/26
INTRA enpresak egin duen lanaren berri emango da.

  Mugikortasunaren inguruko diagnostiko honek hainbat datu eta plangintza bildu ditu. Batetik, aurrez eginak zeuden irisgarritasun plana, bizikleta plana eta energia iraunkorraren inguruko ekintza plana bildu dira eta bestetik, urrian egin zen inbentario, landa lan eta inkesten emaitzak landu dira. Guztiak, mugikortasun arloan Oñati gaur egun nola dagoen ondorioztatzeko aukera eman du. Adituek egin duten diagnostiko hori azalduko da Mugikortasun Foroan.

  Baina hori lehen bilera besterik ez da izango. Beste hiruzpalau egiteko asmoa dago eta hurrengoak jada, partehartzaileagoak izango dira. Egoeraren argazki nagusia aterata, hori hobetzeko ekarpenak egin eta proposamen konkretuak eztabaidatuko dira eta datozen urteetako ekintza plana zehaztuko da.

  Mugikortasun Forora herriko hainbat eragile zuzenean gonbidatu dira: Txirrinka bizikletazaleen elkartekoak, Trauti-hesirik gabe taldekoak, TXANDA dendarien elkartekoak edota LANBUS egitasmoan bat egin zuten enpresetako ordezkariak, besteak beste. Baina bilera irekia da eta interesa izan dezaketen gainontzeko herritarrei ere parte hartzeko aukera eman nahi zaie. Hori aurre ikusiz, bilera, udaletxeko areto nagusian egingo da, gaur arratsaldeko 7etan hasiko da.