Oñatiko udala

Herriko iturri historikoak txukuntzeko lanek aurrera jarraitzen dute.

2014/11/19
Card image cap
XIX. mende amaieran jarri ziren 8 iturri publikoetatik bosten elementu metalikoak tratatu eta margotzen ari dira.

  Udalak, zortzi iturriak zaharberritzeko proiektua eta aurrekontua eskatu zion lehenik, arloko enpresa espezialista bati eta azterketa sakon baten ondotik, iturriko 10.000 € inguruko kostua izango lukeen interbentzio proposamena aurkeztu zuen. Lanen aurrekontu handia ikusita, erdibideko beste konponbide bat hartzea erabaki zuen udal gobernu taldeak.

  Harria eta metala dira 1880. Urte inguruan jarri ziren 8 iturri historikoen material osagaiak. Urteek, zati metalikoak kaltetu dituzte nagusiki, herdoildu eta desitxuratu egin baitira.

  Iturrien zati metaliko horiek tratatu eta margotzen hasi dira. Lehen aipatutako enpresa adituaren aholkuak jarraituz, herdoila garbitu eta herdoiltze prozesua eten eta saihesten duen produktu berezia ematen ari da. Bide batez, zartadurak estali edo seilatuko dira, ura sartu ez dadin. Azkenik, elementu metaliko horien margotzea egingo da. Edo egiten ari dira jada, lanak, pasa den astean hasi baitziren.

  8 dira berez XIX. mende akaberan jarri ziren iturri publiko historikoak baina bostek bakarrik dituzte elementu metalikoak: Santa Marina, Maiatzaren lehena, San Anton eta Etxaluze plazakoak eta Foruen Enparantzako Elortza jeneralari eskainitakoa. 5 horiek izango dira txukundu eta margotuko direnak.

Iturria: Oñati irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!