Herriko hainbat espaloi asfaltoz konpondu dira.

2013/05/21
Garajeetarako edo gune publikoetarako sarrera izanik, ibilgailuak pasatzearen ondorioz hondatuta zeuden hainbat espaloi konpondu dira.

  Konponketa lanok, hiru gunetan egin dira: Moiua kalean, San Martin egoitza inguruan eta Ugarkalde auzoan.
Aipatutako gune horiek autoen pasabide dira. San Martin egoitzaren kasuan adibidez, bi sarreretarako espaloia da konpondu dena. Ugarkalden berriz, 8 eta 9 zenbakidun eraikinetako garajeetarako bidea da. Kasu guztietan, zorua baldosez estalita zegoen baina ibilgailuen joan etorriak sarritan apurtzea eragiten zuen, oinezkoak erortzeko arriskua sortuz.

  Amaiera gabeko konponketa lanetan ibili gabe, aipatu tokietan, asfalto inprimatua botatzea proposatu eta onartu zen. Zoruan asfaltoa bota da eta espaloiak duen itxura mantenduz, marrak marraztu dira. Hala, Moiua kalean, 30 metro karratu espaloi konpondu dira, San Martin egoitzaren bi sarreretan beste 40 metro karratu eta Ugarkalde auzoan azkenik, 36 metro karratu. Lanok, orain egun batzuk egin ziren.

Iturria: Oñati irratia