Oñatiko udala

Herribusa bihar jarriko da martxan

2016/10/13
Card image cap
Herri guneko autobus zerbitzuak bi ibilbide zirkular egingo ditu Ugarkalde eta Kasablanka artean, txandaka eta ordu-erdiro

  Herri guneko autobus zerbitzu publikoa, hiru hilabetez eta proba moduan ibiliko da hasiera batetan, herritarren aldetik duen harrera eta erabilera maila ikusi eta zerbitzuaren bideragarritasuna aztertu ahal izateko. Bi linea edo ibilbide zirkular osatuko ditu Ugarkalde eta Kasablanka artean. Autobus batek emango du zerbitzua bi ibilbideak txandakatuz, 30 minutuko maiztasunarekin. Herribusaren ibilbidea zehazteko, ikastetxeak, osasun zentroa eta beste hainbat zerbitzu publiko lotzea izan da irizpide nagusia. Horrela, postetxe edo kultur etxe inguruan geldituko da. 18 geltoki izango ditu zerbitzuak. Geltokiak, aste hasieran markatu ziren, zoruan herribusa hitza margotuz.

  Herri guneko autobus zerbitzua astelehenetik larunbatera ibiliko da; astegunetan, egun osoz, 7.30tatik 21.00tara eta zapatuetan, goizez, 9.00etatik 14.00tara. Igande eta jai egunetan ez da zerbitzurik egongo. Bidaia bakoitzak euro bat balioko du baina 10 bidaietarako bonoa erosteko aukera izango da 5 eurotan, autobusean bertan. 

  Leintz Garraioak enpresak emango du zerbitzua. Bera izan da eskaintza ekonomiko onena aurkeztu duen enpresa eta hiru hilabeteko zerbitzua 27.000 eurotan esleitu dio Udalak. Herribus zerbitzua eskainiko duen autobusak 22 plaza izango ditu eta mugikortasun urriko pertsonen sarrera errazteko arrapala izango du.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!