Herri gunean, autokonposta egiteko interesa duten herritarrak zenbat diren jakin nahi da.

2012/07/19
Card image cap
Horretarako, datu bilketa kanpaina berezi bati ekin dio udalak.

   Alkate adierazpen bidez jakinarazi da udalak duen asmon honen berri.

  Udalak, autokonposta egiteko gune komunitarioak sortu asmo ditu, herri guneko auzunetan. Hauek, auzune horietan bertan dauden zelai edo berdegunetan kokatuko dira.

  Hasiera batetan, esperientzia pilotu gisa abiatuko da baina epe ertainean, eta dauden beharrak zehaztuta, azpiegitura egonkorren plangintza osatu eta gauzatuko da. Hasierako esperientzia honetan guneak egoki dimentsionatu ahal izateko, parte hartuko luketen herritarrak zenbat izango liratekeen jakin behar da. Horretarako, esan bezala, interesa duten banakako eta familien datu bilketa abiarazi da.

  Etxeko hondakin organikoak herrian zehar jarri asmo diren autokonpostagailu komunitario horietara eramateko gertu leudeken herritarrei oinarrizko informazioa ematea eskatzen zaie. Izen abizena, nortasun agiriaren zenbakia, helbidea, telefonoa eta etxebizitza berean bizi den senide kopurua. Datu horiek, telefonoz, udaletxera deituta, edo idatziz, udaletxeko sarreran bertan utziz edo e.mailez bidalik jakinaraztea eskatzen da.

 Udaletxeko telefonoa: 943 78 04 11 dela, helbide elektronikoa berriz, partehartzea@oinati.net. Hirugarren aukera, datuak idatziz udaletxeko sarrerakoan uztea da, harrera bulego hau, astelehenetik ostiralera, goizeko 7:15etik gaueko 9ak arte zabalik izaten dela gogorarazten du kaleratu den alkate adierazpen idatziak.

  Herri gunean autokonpostagailu kolektiboak jartzeko ekimena, hondakinen bilketa selektiboaren alde udal gobernu taldeak hartu duen erabakiaren osagarri da. Egun sortzen diren hiri hondakinen %40 inguru hondakin organikoak dira. Horiek, zirkuitotik atera eta norberak kudeatzera bultzatzea da gobernu taldearen erronka nagusienetako bat. 

  Helburu horrekin sortuko dira autokosposta egiteko gune komunitarioak baina zenbat, non eta zein tamainakoak erabaki aurretik, herritarren eskaera ezagutu nahi du udalak martxan jarri duen datu bilketa kanpainaren bidez.

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!