HAZ bulegoaren ordutegia egokitu egingo da abuztuan

2019/07/24
Hondakinen kuboak aldatzeko zerbitzuaren egutegia ere moldatuko da

  Herritarren Arreta Zerbitzua 9:00tatik 14:00tara irekiko da abuztuan. Hilaren 16an berriz, HAZ bulegoa itxita mantenduko da.
Udaletxeko sarrera bulegoan dago baita ere hondakinen kubo apurtuak aldatzeko zerbitzua. Honek ere egutegi eta ordutegia moldatuko du abuztuan eta astelehen eta ostegunetan, 16:30tatik 20:30tara irekiko da.

  Herriko jarduna moteldu egiten da abuztuan. Urteko opor garai nagusia izan ohi da eta oporretan ez daudenek ere ordutegia moldatu edo egokitu egiten dute. Herritarren Arreta Zerbitzuan ere halaxe egitea erabaki du udalak.

  Irailetik aurrera, 7:30tatik 15:30ak arteko ohiko ordutegia izango du udaletxeko Herritarren Arreta Zerbitzuko bulegoak berriro.

Iturria: Oñati Irratia