Harreragile lan poltsarako azterketa teorikoaren behin behineko emaitzak argitaratu dira

2018/03/23
Card image cap
Erreklamazioetarako epea asteartean amaitzen da

  28 lagunek zuten atzo egin zen azterketara aurkezteko aukera baina 24 bakarrik agertu ziren. 15 puntuko gutxieneko emaitza eskatzen zen ariketa gainditzeko baina lauk ez dute lortu. Ondorioz, 20 hautagaik lan poltsan agertzeko behar zen gutxieneko maila eman dute.

  Azterketa teorikoaren emaitzak atzo arratsaldean argitaratu ziren udaleko web atarian eta udaletxeko iragarki taulan. Aldi berean, erreklamazioetarako epea ireki zen. Erreklamazioren bat aurkeztu nahi duenak martxoaren 27, asteartera arteko epea dauka. Behin epe hori beteta, froga gainditu dutenen merituak baloratuko dira. Hau da, agiri bidez egiaztatu duten lan esperientzia eta formazio osagarria baloratuko da eta azterketako emaitzari batuta, puntuazio orokorra aterako da. Horren arabera osatuko da harreragile lan poltsarako zerrenda. Aurrerantzean udal eraikinen harrerak zaintzeko aldian-aldian sortzen diren beharrak betetzeko aipatu lan poltsa horretara joko da.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!