Harrera ona izan du berriro gurasoei zuzendutako coaching sakontze mailako ikastaroak.

2015/01/16
21aita-amek parte hartuko dute astelehenean hasiko den 8 orduko tailer berrian.

  Astelehenean bertan hasiko da bai gurasoen formakuntzarako udal mahaitik proposatu den tailer berria eta segidako lau astelehenetan, coaching-aren inguruko ezagutza sakontzeko aukera izango da. Izan ere, orain urtebete oinarrizko ikastaroa egin zutenei zuzendu zaie jarraipen tailer hauxe. Orduan bezala oraingoan ere, Virginia Espin aditua izango da tailerraren dinamizatzailea eta gurasoekin elkar lanean, seme alabek duten potentzial naturala garatzen laguntzeko baliabideak landuko ditu. Aldi berean familia harremanak eta komunikazioa hobetzeko tresnak ere landuko dira.

  Guraso coaching izeneko tailerrak iaz ere arrakasta handia izan zuen. Oinarrizko ikastaroan 64 gurasok eman zuten izena eta bi talde osatu ziren. Oraingoan, gutxiago izan dira sakontzeko tailerrean parte hartzeko interesa agertu dutenak, 21 aita eta amak, esan bezala, eta guztiak talde bakarrean arituko dira.

  Gurasoei zuzendutako formazio tailerra haur eta lehen hezkuntzako ikasleen gurasoei zuzendu zitzaien. Alde horretatik, hausnarketa eta ikasketa saioetan,  adin tarte zabala hartzen duten seme alaben gurasoek bat egingo dute, 2 eta 12 urte arteko haurren gurasoek bat egingo dute. Horrek, emandako argibideak adinera moldatu beharra ere ekarriko du. Baina azalpen guztiak noski, astelehenetik aurrera emango zaizkie.

  Guraso coaching sakontze mailako tailer hau, udalak, Bidebarrieta kalean duen erabilera anitzeko gelan emango da astelehen arratsaldetan, 6.15-8.15. Datorren astelehenean hasiko da eta urtarrilaren 26 eta otsailaren 2 eta 9an emango da.

Iturria: Oñati irratia