Hainbat haur zerbitzuen esleipena aztergai zen gaurko Tokiko Gobernu Batzarrean

2016/11/03
Card image cap
Haurrak eta Gazteria Batzordearen eskutik, gazteei zuzendutako emantzipazio diru laguntza eskaera batzuk ere ebatzi behar ziren

  Abenduaren 31an amaitzen da ludoteka, udaleku irekiak eta bertakotze programa kudeatzen dituen enpresarekin Udalak sinatu zuen kontratua. Ondorioz, eta zerbitzuek etenik izan ez dezaten, esleipen prozesu berri bat abiatu behar da. Horretaz aritzekoak ziren gobernu taldeko kideak arratsaldeko bileran. Horretaz, eta lan zerrenda jaso diren beste 28 gaitaz, tartean, emantzipazio diru laguntzak eskuratzeko bideratu diren hainbat eskaerez. Pasa den urriaren 17an amaitu zen Udalak herriko gazteei banatu ohi dizkien diru laguntza hauek eskatzeko epea. Horren haritik, bai pasa den asteko Tokiko Gobernu Batzarrean baita gaurkoan ere, hainbat eskaera aztertu eta ebaztekoak ziren.

  Hastear daude bestalde, Larraña auzoa 16 zenbakidun erikineko barne eraberritze lanak, hau da, Eltziako eraberritze lanak. Hasi aurretik ordea, lanen Osasun eta Segurtasun Plana onartu behar da eta hori ere, gaurko gai zerrendan jasota dago. Eltziako barne eraberritze lanak datozen egunetan hasi eta 2017ko Aste Santurako amaitu asmo dira. 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!