Gutxieneko kopurua bete gabe, "gizarte sareak eta telefono mugikorra" tailerra bertan behera utzi da

2015/11/10
Card image cap
6. maila eta DBHko ikasleen gurasoei zuzendutako formazio tailerra zen

  Gizarte sareak eta telefono mugikorrak, arriskuak eta aukerak izeneko tailerra oraingoz ez da egingo. Hasieran, hiru egunetan, segidako hiru astearteetan osatu asmo zen tailerra bertan behera utzi da ez baita gutxieneko partaide kopurua bildu.

  Seme alaben bizitzan, facebook, twitter edo instagram moduko gizarte sareak eta sakeleko telefonoak eguneroko tresna dira eta geroz eta tarte gehiago betetzen dutenak gainera. Baina ohiko bihurtu diren komunikazio bide hauek arriskuak dituzte eta era berean, aukera onuragarriak ere eskaintzen dituzte. Tailerraren helburua bitarteko horiek ezagutu eta modu orekatuan erabili ahal izateko seme alabekin adostasunetara heltzeko orientazioa ematea zen.
Lehen hezkuntzako 6. maila eta DBHko ikasleen gurasoei zuzenduta antolatu zen formazio saioan parte hartzeko aurrez izena eman behar zen baina gutxieneko kopuru bat lortu ez denez, ikastaroa, oraingoz behintzat, ez da egingo. Horren berri eman zaie jada izena eman zuten gurasoei.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!