Gutxieneko gizarte garantiak aztergai dira Unibertsitate Zaharrean

2017/06/29
Card image cap
Pobrezian eta bazterketa arriskuan bizi direnekiko konpromisoa duten 22 soziologo eta abokatu bildu dira Lege Soziologia Institutuan

  Gaur hasi den mintegia bi ardatz nagusiren inguruan osatuko da. Batetik, gutxienez babestu beharko liratekeen gizarte bermeak zehaztuko dira, beharko luketen babes maila eta pertsona bakoitzaren egoera standar horiekiko nola neurtu aztertuz. Bestetik, gizarte baliabide minimo horiek nola bermatu daitezkeen aztertuko da, garapen helburuak lortzeko tresna edo bitarteko egokienak identifikatuz.

  Garapen bidean dauden herrialdeetan elikadura desegoki eta eskasa, analfabetismoa eta bizi itxaropen txikia ohikoak dira. Egoera horietan gakoa garapen helburuak lortzeko tokiko politikak eta nazioarteko akordioak ahalik eta modurik egokienean koordinatu eta gauzatzea da.

  Baina herrialde garatuetan ere gizarte diferentziak geroz eta nabarmenagoak dira eta asko pobrezian bizi dira. Migrazio handien garaia ere bada hau eta zenbait herrialdetan migratzaile ilegalei ez zaie gizarte babesik aitortzen eta asilo eskatzaileei berriz, ez zaie lan egiten uzten. Zenbait erabaki politiko mugatzailek gainera, oinarrizko gizarte segurantzatik kanpo uzten ari dira hainbat lagun. Politika horien erruz gainera geroz eta ugariagoak dira diru sarrera urriak dituztenak edo etxerik gabe geratzen ari direnak. Ondorioz, herrialde garatuetan elikadura bankuak eta bigarren eskuko arropa dendak ugaltzen ari dira.
Guzti horietaz eztabaidatzen ari dira Lege Soziologia Institutuak babesten duen mintegian.   

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!