Greziako errefuxiatuen kanpamenduetara ia 1200 motxila bidaliko ditu Hotz Oñati taldeak

2016/09/23
Card image cap
Oñati eta inguruko hainbat herritan batu den materiala 199 kaxatan prestatu da

  Abuztu eta bereziki iraileko lehen hamabostaldian egin den kanpainari esker, 1162 motxila batu ahal izan dira. Asko, herrian bertan jaso dira baina Mundaka, Bergara, Azkoitia, Eibar eta beste hainbat herritatik ere iritsi dira. Hotz Oñati taldeak herritarrak eskertu nahi ditu oraingoan ere erakutsi duten eskuzabaltasunagatik baina bereziki ekimenean zuzenki sartu diren Oñatiko ikastetxeak. Guztien ekarpenari esker Greziako kanpamenduetan dauden neska-mutikoentzat 199 kaxa bete motxila prestatu ahal izan dira. Motxilak gainera ez dira hutsik joango, oinarrizko eskola materiala sartzea eskatu baitzuten antolatzeileek: margoak, koloreztatzeko liburuxkak edota idazteko koadernoak. Eta arropa batzuk ere bai: kulero edo galtzontziloak, galtzetinak eta negurako eskularru, bufanda eta txapelak.

  Aurreko egun eta asteetan Hermansoloñaren lokalean bildu diren motxilak 8 paletetan egokitu dira. ULMAko instalazioetara eraman dira jada bidalketarako prestatu daitezen. Asmoa, material guztia hile amaieran Greziara bidaltzea da bertan egokitu diren eskoletan banatu dezaten. 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!