Greenpeacek Debagoiena zoriondu du Europako birziklatze maila altuenetakoa lortu duelako

2015/11/18
Card image cap
Bide batez, errauskailuaren aurka larunbatean egingo den manifestaziorekin bat egiten du

  Greenpeace-España erakundearen web atarian, Julio Bareak idatzitako artikulua argitaratu da. Los corsarios asaltan la comarca de Debagoiena izeneko idatzian, bataz beste % 70tik gorako birziklatze maila lortu duen hondakinen bilketa sistema bertan behera utzi nahi dela salatzen da. Horren haritik, Debagoiena eskualdean Europako birziklatze maila altuenetakoa lortu dela azpimarratzen da, hondakinen bilketa selektiboa  % 77tik gorakoa dela aipatuz. Maila horietara iristeko bi arrazoi nagusi ematen ditu artikuluaren egileak:  eskualdeko 63.000 bizilagunen konpromisoa eta hondakin bilketa sisteman aurreko legealdian izan zen aldaketa. Guzti horrengatik Greenpeace erakundeak Debagoiena eskualdea publikoki zoriontzen du.

  Era berean, emaitza hau ahalbidetu duen bilketa sistemaren alde azaltzen da erakundea eta errauste planta justifikatu ahal izateko bilketa sistema eraginkorra kendu nahi duten alderdi politikoen aurka jotzen da artikuluan. Alderdi horien interes bakarra errauste planta eraikitzea dela argudiatuaz.

  Bukatzeko, larunbatean Lasarten egingo den errauskailuaren aurkako manifestazioan parte hartzera deitzen du Greenpeace erakundeak.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!