Gobernantza publikoaren inguruan udalak egiten dituen deialdien inpaktua neurtuko da

2016/11/22
Elhuyar Fundazioak egingo du ikerketa Oñatiko eta Usurbilgo udaletan, emaitzak konparatu ahal izateko

  Egitasmoak, Foru Aldundiaren Etorkizuna eraikiz programaren diru laguntza jasoko du. Zentzu horretan, aurkeztu ziren 71 proiektuetatik 14 diru laguntzea erabaki du Diputazioak eta horietako bat, esan bezala, gobernantza publikoaren inguruan egiten diren deialdien inpaktua neurtzea izango da.

  Udalak, hainbat diru laguntza eman ohi ditu urtean zehar esparru ezberdinetan eta banakako nahiz elkarteei zuzenduta. Asko, kultura, sormena edota ongizatea sustatzera bideratzen dira. Horien onura edo eragina ekonomia terminotan neurtzea zaila da oso, nahiz eta aberastasuna sortzen duten. Eragin ekonomikoaz haratago, udal diru laguntzek duten oihartzuna neurtu nahi da egitasmo honen baitan. Lana, Elhuyar Fundazioak egingo du bi udaletzat, Oñati eta Usurbilgoarentzat. Horrela, bateko zein besteko emaitzak konparatu ahal izango dira.

  Foru Aldundiak diruz babesten duen Etorkizuna eraikiz programaren helburua, biharko erronkei erantzuna emateko proiektu berritzaileak garatzea da. Ekonomia, gizarte eta kultura arloetako esperientzia pilotuak gauzatu eta saiakera horiek ebaluatu ostean, ondorioak politika errealean txertatu ahal izateko. Gobernantza publikoaren inguruan udalak egiten dituen deialdien inpaktua neurtzeko azterlana 2017an zehar egingo da.

Iturria: Oñati Irratia