Gizarte pluraletan ematen diren desberdintasun eta diskriminazioak aztergai dira Lege Soziologia Institutuan

2018/06/07
Deustuko Unibertsitateak antolatu du gaur hasi den mintegia

  Desigualdades complejas y formas de discriminación en sociedades plurales: un enfoque interseccional izenburupean hasi den workshop-a Deustuko Unibertsitateko Pedro Arrupe Giza Eskubideen Erakundeko hiru irakaslek koordinatzen dute: Dolores Morondok, Encarnación LaSpinak eta Cristina de la Cruzek. Mintegiak  Europako Gizarte Funtsen eta Ekonomia, Industria eta Lehiakortasun Ministerioaren babesa dauka.

  Koordinatzaileen esanetan, dibertsitatea kudeatzea lehentasun bihurtu da bizimodu eta identitatetara irekia daudela dioten europar gizarteentzat. Egungo gizarte multikulturalen eta minorien identitate ikurrekiko begirunea erakusten duten gizarte gisa ageri zaizkigu baina kontraesanez beteak daude, aldi berean. Testuinguru honetan egungo gizarte kultur anitzetan gertatzen diren desberdintasun fenomenoak aztertu eta konparatzen ari dira goizean goizetik Unibertsitate zaharrean adituak, disziplina ezberdinek eskaintzen dituzten ikuspegi orokor eta zabalaz baliatuta.

  20 bat aditu bildu dira bihar arratsaldera arte luzatuko den mintegian. Asko, Deustuko Unibertsitateko irakasleak dira baina tartean badira Madrilgo Carlos III Unibertsitatekoak, Zaragoza eta Logroñoko unibertsitateetakoak, Rovira i Virgili Unibertsitatekoak, eta Frantzia, Italia eta Hego Afrikakoak ere.

Iturria: Oñati Irratia