Giza baliabideak eta antolakuntza teknikari lanposturako onartu eta baztertuen zerrendak argitaratu dira

2015/11/26
Card image cap
Erreklamazioetarako epea astelehenean amaituko da

  Udal Gobernu Taldeak onartu duen aldi baterako programa bat gauzatzeko, Udaleko Giza Baliabideak eta Antolakuntza Departamentuak, errefortzuko teknikaria kontratatu nahi da. 8 lagun aurkeztu dira baina baten eskaera baztertu egin da titulazioa ez aurkezteagatik. Astelehenera arteko epea du dena den, eskaerarekin batera presentatu beharreko egiaztagiria aurkezteko, erreklamazioetarako epea, azaroaren 30ean amaitzen baita. Giza baliabideak eta antolakuntza teknikari lanposturako onartu eta baztertuen behin behineko zerrenda, udaletxeko iragarki taulan eta udal webgunean ikus daiteke.

  Udaleko giza baliabideei zuzenean eragin dizkien hainbat lege eta neurri hartu ditu estatuko gobernuak azken urteotan, krisia dela eta. Horren ondorioz, udaleko giza baliabideek orokorrean, azterketa sakona behar dute eta hauek antolatzeko tresnak ere egokitu behar dira. Udal Gobernu Taldeak gainera, datorren urtean lan eskaintza publikoa onartu asmo du, baina estatuko legeek ezartzen dituzten mugak gainditzeko ahalik eta berme juridiko zabalenak behar dira. Hori guztia gogoan, aldi baterako programa bat onartu da eta hori gauzatuko duen pertsona kontratatu asmo da. Programak urtebeteko iraupena izango luke baina hasiera batetan, hartaz arduratuko den langilea, sei hilabetetarako kontratatu asmo da.

  Hautaketa prozesua martxan da. Interesatuek izena eman zuten, orain onartu eta baztertuen behin behineko zerrendak argitaratu dira eta erreklamazioetarako epea beteta, behin betiko zerrendak kaleratzearekin batera azterketaldiari hasiera emango zaio.

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!