"(Genero) biolentziaren prebentziorako eredu dialogikoa" izeneko hitzaldi-solasaldi irekia antolatu da Elkar Hezi Ikastetxean

2016/03/01
Card image cap
Ekitaldia, Ikas Komunitateak izeneko berrikuntza proiektu globalaren baitan kokatzen da

  Elkar Hezi ikastetxean garatzen ari diren Ikas komunitateak izeneko berrikuntza proiektu globalaren baitan, gaian adituak diren erreferentziazko pertsonek gidatutako prestakuntza saioak egiten ari dira. Batzuk barrura begira, ikastetxeko komunitatera begira, baina beste batzuk interesa izan dezaketen herritar guztiei irekita. Halakoa izango da ostiral arratsalderako antolatu dena.

  Esther Oliver, Bartzelonako unibertsitateko irakasle-doktorea gonbidatu dute pertsonen arteko harremanetan indarkeria, genero indarkeria barne delarik, prebenitzeko eredu dialogikoaz argibideak ematera. Hitzaldi-elkarrizketa erako saio irekia antolatu da. 15.00etatik 18.00tara izango da baina sartu-irtenak libre utziko dira, alegia, ez da hiru orduko saioan derrigorrez parte hartu beharko. Ikas komunitateak eta biolentziaren prebentziorako eredu dialogikoa izeneko saioa, Elkar Hezi ikastetxean, Arantzazuko Ama kaleko eraikinean egingo da ostiral arratsaldean. 

Iturria: Oñati Irratia

Harpidetu boletinera

Jaso emailez Oñatiko albisteak astean behin!